Eskatu aurrekontua hemen 944 952 554

Looking for something?

FATXADAK KONPONTZEA

FATXADAK KONPONTZEA

FATXADAK KONPONTZEAN ESPERIENTZIA BIZKAIAN

Insignian esperientzia luzea daukagu Bizkaian fatxadak konpontzen, eta arazo ugari izan dituzten makina bat proiektu egin ditugu. Edozein materialekin egiten dugu lan, prestazioak hobetzea lortzen dugu, fatxada osoa konpontzeko obrak direnean zein erabat birgaitzea beharrezkoa ez den akats txikiak baino ez direnean.

Insignian erabiltzen ditugun produktuek eta esperientzia handiko profesionalen lantalde bikainak fatxada batek izan ditzakeen patologien multzo osoa konpontzea bermatzen dute.

reparacion fachada bilbao
Hasierako egoera, Bilbon fatxada bat konpondu aurretik

Horrelako gorabeherak konpontzeko gaitasuna daukagu:

  • Pitzadurak konpontzea
  • Efloreszentzia.
  • Askatzeak.
  • Tonalitate aldaketak.
  • Arkitektura elementuak berreraikitzea.

Horrez gain, auzokideen erkidegoak egokitzat jotzen badu, instalatu ahal ditugu, besteak beste, isolamendu termikoko sistemak, iragazgaizte sistemak, fatxada aireztatuak, intsonorizazioa, SATE isolamendua… Betiere bezeroaren gustuko akabera ugarirekin. Fatxadak konpontzeko hainbat lan egin ditugu Bilbon eta Bizkaiko zenbait udalerritan.

Horrez gain, fatxadak konpontzen eta birgaitzen espezialistak gara motrailua, monogeruza, lauza txikia, ageriko adreiluak, marmoleria, pintura termoplastikoa eta bestelakoak erabiliz.
Makina bat teknologia eta kalitate handiko produktuei esker birgaitze lanen sektorean erreferentziazko enpresetako bat gara Bizkaian.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Kontaguzu zure ideia!

Bete inprimakia eta lehenbailehen zurekin harremanetan jarriko gara.
Edo deitu egiguzu:

    Izena (beharrezkoa)

    Posta elektronikoa (beharrezkoa)

    Telefonoa (beharrezkoa)

    Mezua

    Dokumentazioa, argazkiak edo planoak atxikitu dezakezu

    CAPTCHA *
    captcha

    Llamar