Inicio » Eraikinak birgaitzea » TEILATUAK KONPONTZEA
Bilbon eta Bizkaian teilatuak konpondu edo birgaitzea ezinbesteko mantentze lana da edozein eraikinetan. Etengabe eguraldiaren elementuen eraginpean daude, besteak beste, euria, izotza, elurra, txingorra, haizea edota eguzkiaren izpiak pairatuz, eta horrek denak higadura handia eragiten die teilatuei. Urteek aurrera egin ahala, materialak ordeztu edo zenbait konponketa egin behar dira teilatuek bete behar dituzten funtzioak mantentzeko.
Teilatuak konpontzeko enpresetatik aldizka mantentze planak egitea gomendatzen dugu, arazo handiagoak saihesten laguntzeko. Hasieran teilatuan konponketa txiki bat egitea izan daitekeenak egiturako kalte larriagoak eragin ditzake, edo birgaitze obra handi bat, ez bada garaiz lantzen.
Honako hauek dira denboraren poderioz eta mantentze lanik egiten ez bada teilatuek eta estalkiek pairatzen dituzten arazo ohikoenak:
Zorionez, gaur egun merkatuan irtenbide ugari daude teilatu eta estalkiak konpontzeko. Eraikuntza teknika berriak agertzeari esker, esaterako alderantzizko estalkiak edo material sintetiko berriak, konponketa iraunkorrak, eraginkorrak eta kostu ekonomiko egokian eskaini ahal ditugu.
Bestalde, teilatu bat konpontzean iraunkortasuna, isolamendua eta iragazgaiztasuna emango duten teilak erabili behar ditugu. Zeramikazko teilak dira gehien erabiltzen direnak, teila horren diseinua, iraunkortasuna, ezaugarriak direla medio eta isolamendu termiko eta akustiko ona duelako. Beste batzuk ere nabarmentzen dira, esaterako teila hidraulikoa, teila asfaltikoa edo teila plastikoak.
Horrez gain, estalkia birgaitu edo teilatua konponduko badugu, Insignia Rehabilitación y Arquitectura enpresatik teilatuak konpontzeko lanak aprobetxatzea aholkatzen dugu, bide batez gure eraikina termikoki eta akustikoki isolatzea lortzeko, eraikinaren azken solairuan bizigarritasun arazoak saiheste aldera.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN
Kontaguzu zure ideia !
Bete inprimakia eta lehenbailehen zurekin harremanetan jarriko gara.
Edo deitu egiguzu: