Eskatu aurrekontua hemen 944 952 554

Looking for something?

IRAGAZGAIZTEA

IRAGAZGAIZTEA

ESTALKIAK IRAGAZGAIZTEA BIZKAIAN

Gure klima dela medio, Bizkaian estalkiak iragazgaiztea funtsezkoa izan da beti, eta askotan eraikin bat birgaitu behar izaten da hezetasunak agertu direlako. Horregatik, ezinbestekoa da eraikina kaltetutako paramentuan iragazgaiztea, fatxada, teilatua, estalkia, terraza edo beste edozein izan.…

Azalera bat iragazgaiztea, funtsean, ura igarotzea ekidingo duten materialak aplikatzea da; hala ere, irtenbide teknikoa izugarri aldatzen da kasu batetik bestera. Lehenengo eta behin ezinbestekoa da filtrazioen jatorria zein den jakitea, irtenbide egokia aplikatzeko.

impermeabilizacion terraza bilbao
Terraza poliurearekin iragazgaiztea Bilbon

ESTALKIAK ETA TERRAZAK IRAGAZGAIZTEKO KAUSAK

Estalkiak edo terrazak iragazgaiztean, irtenbiderik onena birgaitze integrala egitea da. Estalki bat huts egiten hasten denean, ohikoa da hezetasunak hainbat puntutan iragaztea.

Teilatuak direnean, ezinbestekoa da horma txapelak, limatxokonak, teilatu hodiak, pesebreak, teilak, bandeletak eta abar berrikustea, itogin edo iragazketen jatorria aurkitzeko. Arazoa diagnosi ona eginez baino ez da konponduko; bestela, teilatua erabat birgaitzearen alde egin dezakegu.

Terrazak irazgaizteari dagokionez, gaur egun gehien erabiltzen den materiala poliurea da. Emaitza bikaina ematen du juntura gabeko mintz bakarrean modu uniformean aplikatzen delako eta erresistentzia duelako. Aplikatzeko moduan eta osaeran aukera ugari dago, eta kasu bakoitzerako irtenbide desberdinak aurki daitezke. Poliurea eman daiteke bai proiektatu bidez, eskuz aplikatuz.

Fatxada bat irazgaizteko gurekin harremanetan jartzen direnean etxebizitzen barruko hormetan hezetasunak daudelako izaten da. Hala ere, fatxada bat irazgaizten hasi aurretik hainbat balizko kausa aztertu behar dira.

  • Ura fatxadako zuloetatik sartzea.
  • Ura aire ganberatik sartzea, bertan sartutako instalazioetatik.
  • Ura pesebretik sartzea, gure etxera iritsi arte.
  • Ura sartzea kanpoko zureriak zigilatzea egoera txarrean dagoelako.
  • Ura kapilaritateagatik sartzea; gai hori blogeko beste sarrera batean landu dugu.

IRAZGAIZTE MOTAK

Irazgaizte moten artean enpresek gehien erabiltzen dituztenak lau dira: sintetikoak, naturalak, harrizkoak eta metalikoak.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Kontaguzu zure ideia !

Rellena el formulario y nos pondremos en contacto contigo a la mayor brevedad.
O llámanos:

    Izena (beharrezkoa)

    Posta elektronikoa (beharrezkoa)

    Telefonoa (beharrezkoa)

    Mezua

    Dokumentazioa, argazkiak edo planoak atxikitu dezakezu

    CAPTCHA *
    captcha

    Llamar