Eskatu aurrekontua hemen 944 952 554

Looking for something?

IGOGAILUAK INSTALATZEA

IGOGAILUAK INSTALATZEA

ENPRESA LIDERRA BIZKAIAN IGOGAILUAK INSTALATZEN

Etxebizitzen eraikin batean igogailuak instalatuz gero, auzokideen erosotasuna eta bizi kalitatea areagotu egiten da. Adin nagusiko edo mugikortasun mugatuko pertsonak bizi diren komunitateen kasuan, gainera, ezinbesteko elementu ere bihurtzen dira. Bizkaian igogailuak instalatzen enpresa liderra gara.

Gurean, Insignia Rehabilitación y Arquitectura enpresan, zure etxebizitzako irisgarritasuna hobetzeko irtenbide ugari eskaintzen ditugu, zure udalerriko araudira moldatuta. Igogailurik gabeko eraikinetan igogailuak instalatzeko zerbitzua eskaintzen dugu, edo igogailua zero kotara egokitzeko zerbitzua, eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko. Oztopo arkitektonikoak ezabatzen ditugu eta igogailuak hobian instalatzen ditugu.

Horrelako obrak egiteko ezinbestekoa da aldez aurretik proiektu bat izatea.

instalacion ascensor hueco escalera
Igogailua instalatzea Bilbon, eskailera zuloa erabiliz

NIRE ERAIKINEAN NON INSTALATU DEZAKEGU IGOGAILUA?

Segurtasun neurriak eta araudia errespetatuz beti, igogailuak ia edozein eraikinetan instalatzeko gai gara.

Bizkaian igogailuak instalatzen esperientzia zabala izateak mota guztietako egoerei aurre egin behar izatera eraman gaitu, eta eraikin bakoitzerako irtenbide egokia aurkitu dugu beti.

Harreman estua daukagu igogailuen marka liderrekin, Otis, Orona, ThyssenKrupp, Kone, Embarba, eta abar, eta produktu bakoitzaren dimentsioak eta ezaugarri teknikoak ezin hobeto ezagutzen ditugu. Horri esker, instalazio bakoitzerako igogailu onena aurkitu ahal dugu, obrak eta obren emaitza praktikoa hobetuz.

  • Igogailua instalatzea eskailera zuloa erabiliz. Igogailua instalatzean kokagune nagusietako bat. Eskailera zuloak aski neurri badu, jarduketa erraz eta merkeena da. Batzuetan eskailerari leku pixka bat kendu behar izaten zaio, igogailua handitzeko.
  • Igogailua fatxadatik instalatzea. Aukera hau zailagoa da, bide publikoa erabili behar delako eta obra handiagoa delako.
  • Eskailera eraistea. Lan horretan eskailera eraitsi eta berriz ere eraiki behar da, igogailua instalatzeko aski espazio utziz.

IGOGAILUAK ZERO KOTAN INSTALATZEA

Igogailuak zero kotan instalatzen espezialistak gara. Instalazio berrietan zein lehenagotik existitzen ziren igogailuak egokitzeko obretan, irtenbide teknikorik onena aurkitzen dugu beti.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Kontaguzu zure ideia !

Bete inprimakia eta lehenbailehen zurekin harremanetan jarriko gara.
Edo deitu egiguzu:

    Izena (beharrezkoa)

    Posta elektronikoa (beharrezkoa)

    Telefonoa (beharrezkoa)

    Mezua

    Dokumentazioa, argazkiak edo planoak atxikitu dezakezu

    CAPTCHA *
    captcha

    Llamar