Inicio » Eraikinak birgaitzea » ERREFORMA INTEGRALAK
Insignia Rehabilitación y Arquitectura enpresatik zure etxebizitzan edo erkidegoan behar duzun erreforma osoa kudeatzen dugu. Behar duzun erreformaren obra modu integralean egiten dugu; igeltseroen lantalde propioa daukagu eta esku hartu behar duten gainerako gremioak kudeatzen ditugu, besteak beste, aldamioak, elektrikariak edo iturginak, obra garbi eta erabiltzeko prest utziz lanak amaitu ondoren.
Gure profesionalen lantalde bikainari esker, obraren prozesu guztiei modu integralean heldu ahal diegu, bermatuz lanak zuzen egingo direla eta adostutako epeak bete egingo direla. Bizkaian gure erreforma integralen zerbitzua zuzentzen zaie bai eraikina birgaitu edo ataria berritu nahi duten auzokideen erkidegoei, bai etxean erreforma handi bat egin nahi duten partikularrei.
Fatxadak erreformatu eta eraikinak birgaitzen espezializatu garenez, auzokideen erkidegoetan erreforma integralak egiten ere esperientzia handia daukagu. Askotan, gure bezeroek hobekuntza puntualak egin behar izatea aprobetxatzen dute bide batez eraikinaren eskailera eta atariaren erreforma integrala egiteko. Erreforma horietako batzuk honako hauek dira:
Insignia Rehabilitación y Arquitectura gure enpresatik zure proiektua egiten babestuko dizugu obrak giltza eskura gure zerbitzuarekin. Proiektu edo erreforma osoaz arduratuko gara, prozesu osoan aholkatuko dizugu eta ezarritako epeetan egiteko ardura hartuko dugu.
Teknikoki oso konplexuak diren proiektuak ere lantzen ditugu, arkitekto espezializatuek ikuskatutakoak eta dagokion erantzukizun zibileko aseguruarekin.
Etxebizitza partikularretan zein erkidego eta eraikinetan obrak giltza eskura egiten ditugu, eta bezeroaren aurrean modu integralean erantzuten dugu. Familia bakarreko etxebizitzak birgaitu, etxebizitzen erreforma integralak egin edota eraikinak birgaitzea daude guk egiten ditugun lanen artean, baita atariak, fatxadak eta eraikinen estalkiak berritu ere. Hala, solaskide bakarrarekin hitz egin beharko duzu, eta edozein eragozpenen aurrean erantzungo du, obrak egin aurretik, obrak egin bitartean eta obrak egin ondoren.
Kontaguzu zure ideia eta lehenbailehen zurekin harremanetan jarriko gara.