Eskatu aurrekontua hemen 944 952 554

Looking for something?

EGITURAK BIRGAITZEA

EGITURAK BIRGAITZEA

EGITURAK KONPONTZEA ETA INDARTZEA Bizkaian

Eraikinak birgaitzean alderdi delikatuenetako bat eraikinaren egitura konpondu eta indartzearekin lotutakoa da. Egitura birgaitzen den aldiro irtenbide teknikoa materialaren araberakoa izango da; hormigoizko, egurrezko edo metalezko egiturak izan daitezke.

Esku hartze konplexuak dira, eragin handikoak, eta egiturak birgaitzen espezializatutako enpresek egin behar dituzte. Horrez gain, enpresa horrek horrelako esku hartzeak estaltzen dituen asegurua ere eduki behar du; arkitekto batek gainbegiratuko ditu.

rehabilitacion estructuras

EGITURA MOTAK

Hormigoizko egiturak birgaitzeko lanak dira ohikoenak. Arazorik ohikoena hormigoiaren karbonatazioa da. Prozesu horrek korrosioa eragiten du egituraren armaduran, eta horrek azalerari kalte egiten dio.reparacion estructura hormigonEgituraren azaleran pitzadura txikiak agertzea da kalte honen lehenengo sintoma. Pitzadurak antzeman eta gure teknikariek diagnostikoa egin ondoren, kasuaren araberako irtenbiderik onena bilatuko da.

Hormigoizko egitura bat birgaitzeko eman beharreko urratsak
  • Kaltetutako hormigoia garbitzea.
  • Armadurak garbitzea eta pasibotzea.
  • Jatorrizko geometria birjartzea.
  • Egituraren azken babesa.
rehabilitacion estructura maderaEgurrezko egiturak birgaitu beharra hainbat arrazoirengatik gerta daiteke. Horrelako egiturak konpontzeko arrazoi nagusiak honako hauek dira: hezetasuna, eguzkiaren erradiazioa, tenperatura aldaketak…Egiturak birgaitzean horrelako arazoak konpondu ahal izateko kaltea eragin zuten arrazoiak hartu behar dira kontuan. Arazoa antzeman eta gero, egituran irtenbiderik aproposena planteatuko da, eta, horren ondoren, balizko prebentzio neurriak aztertuko dira, egituraren iraunkortasuna luzatzeko.Guk egurrezko egitura baten edozein arazo konpon dezagu, kasu bakoitzean sistemarik egokiena aplikatuz. Adibidez, kaltea toki zehatz batean badago, inguru hori indartu dezakegu epoxi erretxina armatuko protesiarekin, beira zuntzekin indartutako polimero barrekin. Kaltea handiagoa izanez gero, indartzaile metalikoak aplikatuko ditugu kaltetutako zonan eta, azkenik, egiturak kalte larria badu, orduan kaltetuta dagoen zatia zur laminatu edo metalez ordeztuko dugu, betiere aurretik egin beharreko proiektua jarraituz.Egitura bat birgaitzeko beste aukera bat hainbat materialekin indartzea da. Karbono zuntza eta altzairua oso produktu erabiliak dira.
Karbono zuntza zuntz sintetiko bat da, eta altzairuaren antzeko ezaugarriak ditu. Metal horri dagokionez duen desberdintasuna da egurra edo plastikoa bezain arina dela, eta inpaktuaren aurrean erresistentzia handiagoa duela. Hala, oso material erabilia da egitura jakin bat indartu nahi dugunean karbono zuntzarekin indartzea.refuerzo fibra carbonoIndartu beharreko egitura elementuaren sekzioa handitu nahi ez denean erabiltzen dugu teknika hau.

Karbono zuntzekin indartzearen abantailak.

  • Indartzeko pisua murriztea.
  • Konponketa lanak egiten diren bitartean ez da zurkaiztu behar.
  • Kanpo eragileen aurrean erresistentzia handia
  • Isolamendu termikoko gaitasun handia.
  • Hormigoizko eta metalezko euskarriei aplikagarria.

Bestalde, egitura altzairuz indartzea irtenbide merke eta azkarra da egiturak konpontzeko. Beharrezko piezak neurrira egiten dira, ondoren soldatzaile profesionalek instalatzeko; horrek zerbitzuaren kalitatea eta erabateko profesionaltasuna bermatzen du.

Noiz erabiltzen dira altzairuzko konponbideak egiturak birgaitzean?

Oro har, egiturak birgaitzeko enpresek horrelako arazoak konpontzeko aplikatzen dute altzairua:

  1. Egurrezko elementuak ordeztea, hirigintza arauak horretarako aukera ematen duenean.
  2. Kaltetutako egitura elementuak ordeztea, eta bateragarriak izatea.
  3. Indartzeko forjatua.
  4. Habe eta zutabeak indartzea.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Kontaguzu zure ideia !

Bete inprimakia eta lehenbailehen zurekin harremanetan jarriko gara.
Edo deitu egiguzu:

    Izena (beharrezkoa)

    Posta elektronikoa (beharrezkoa)

    Telefonoa (beharrezkoa)

    Mezua

    Dokumentazioa, argazkiak edo planoak atxikitu dezakezu

    CAPTCHA *
    captcha

    Llamar