Inicio » ERAIKIN ETA PABILOI INDUSTRIALAK BIRGAITZEA
Bizkaian estalkiak eta fatxadak birgaitzen espezialistak garenez, industria ugarik gugan jarri du konfiantza eraikin eta pabiloi industrialen egitura edo kanpoko mantentze lanak egiteko.
Eraikin industrialak birgaitzeko beharrezko espezializazio teknikoari mantentze lan berezi batzuk ere gehitu behar zaizkio; hala, lan horiek egiten dituzten kontratek segurtasun, kalitate eta ingurumena errespetatzeko barne betekizunak bete behar dituzte.
Insignian, gaur egun, Bizkaian eraikin eta pabiloi industrialak birgaitzean espezializatutako negozio atala daukagu, eta sektoreko beharrizanak berariaz betetzen ditugu.
Insigniak fatxada, estalki, zolarri eta industria pabiloien inguratzaileen mantentze lan guztiak egiten ditu Bizkaian; horretarako ISO 9001 kalitate zigilua eskaintzen du, kalitate estandar altua betetzen dugula frogatuz; lanak egitean, gainera, barne kontrol propioak ere egiten ditugu.
Zigor araudia betetzeko programa ere ezarrita daukagu, ezinbestekoa baita administrazio publikoarekin kontratatzeko; gardentasunak eta legea betetzeak gure funtzionamenduaren beste zutabeetako bat osatzen dute.
Bizkaian egiten ditugun esku hartze guztietan segurtasun araudi zorrotzenak betetzen ditugu, eta lanen ebaluazio edo plana ere badugu, bertan lan prozedura seguruak, balizko arriskuak eta beharrezko neurriak bilduz istripuak saihesteko; beste guztiaren gainetik gure langileen eta lanean zapaltzen ditugun instalazioetako gainerako erabiltzaileen segurtasuna bermatzen dugu, eta lan bakoitzean prebentzio baliabide propioa daukagu.
Mantentze lanen kontratuak egiten ditugu sektore industrialeko instalazio ez estrategikoekin, azalera handiekin eta ikastetxeekin Bizkaian; hala, adostutako denbora tartean lantalde bat eskura izatea bermatzen da, erabiltzailearen beharrizanen arabera.
Horrela, egitura elementuen bizitza erabilgarria luzatzea lortzen dugu, baita instalazioak egoera onean mantentzea ere, maila estetikoan zein funtzionalean.
Galdetu lasai zure eraikinaren bizitza erabilgarria luzatzeko egin dezakegunaz, erabilera baldintza onenetan.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN
Kontaguzu zure ideia !
Rellena el formulario y nos pondremos en contacto contigo a la mayor brevedad.
O llámanos: