Eskatu aurrekontua hemen 944 952 554

Looking for something?

Segurtasuna

SEGURTASUNA

SEGURTASUNA GURE ARKITEKTURA ETA BIRGAITZE PROIEKTUETAN

Gurean, Insignia Rehabilitación y Arquitectura enpresan, fatxada eta eraikinen birgaitze eta arkitektura proiektu guztietan indarrean dagoen araudia betetzeko bermea eskaintzea da gure balio gehigarrietako bat.

Prozesu bakoitzerako ezarritako segurtasun egiaztapen eta betekizun guztiak betetzen ditugu, obran gerta daitezkeen edozein motatako istripuak saihesteko, edo, gertatuz gero, gure langile zein bezeroek beharrezko babesa izateko.

segurtasuna birgaitzea

Hala, Insigniatik segurtasuna ziurtatzen duten zenbait egiaztagiri ditugu, besteak beste, honako hauek:

  • Erantzukizun zibileko asegurua, ezbehar bakoitzeko 900.000 euroko kalte-ordainaren mugarekin, lasai egon zaitezen eta zure ondarea salbu egon dadin lanak egitean hirugarrenei kalteren bat eraginez gero.
  • Prebentzio Zerbitzua daukagu, ASEM enpresarekin kontratatuta.
  • Datuen Babeserako Lege Organikoa zorrotz aplikatzen dugu, eta zure datu pertsonalei tratamendu konfidentziala ematen diegu.
  • Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Arbitrajearekin bat egin dugu, edozein desadostasun erreklamatzeko aukera izan dezazun, erabat doakoa den arbitraje sistema bat erabiliz.
  • Erreklamazio liburu bat ere badaukagu; gure bezeroek alegazioak idatzi ahalko dituzte bertan.

ERAIKINAK BIRGAITZEKO ESPARRUAREN LEGEDIA

Horrez gain, eraikinak birgaitu eta erreformatzen espezializatutako enpresa modura, legedi zorrotza bete behar dugu, egindako obrak seguru eta profesionalenak izateko helburu bakarrarekin. Hala, gure erreforma eta birgaitze lanetan honako hau aplikatzen dugu:

  • 13/1982 Legea, apirilaren 7koa, elbarriak gizarteratzeari buruzkoa.
  • 15/1995 Legea, maiatzaren 30ekoa, higiezinenganako menpekotasunaren mugei buruzkoa, ezgaitasuna duten pertsonei oztopo arkitektonikoak ezabatzeko.
  • 51/2003 Legea, abenduaren 2koa, desgaitasunen bat duten pertsonen aukera-berdintasunaren, diskriminazio ezaren eta irisgarritasun unibertsalarena.
  • 556/1989 Errege Dekretua, maiatzaren 19koa, eraikinetan egon beharreko irisgarritasuneko gutxieneko baldintzak ezartzen dituena.
  • 3/1982 Legea, apirilaren 7koa, elbarriak gizarteratzeari buruzkoa.
  • 1980ko martxoaren 3ko Agindua, babes ofizialeko higiezinetan elbarrientzako egin beharreko etxebizitzen sarbide, igogailu eta barruko baldintzen ezaugarriei buruzkoa.
  • 59/1981 Dekretua, martxoaren 23koa, hirigintza oztopoak kentzeko araupideei buruzkoa.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Kontaguzu zure ideia eta lehenbailehen zurekin harremanetan jarriko gara

Llamar