JARRI GUREKIN HARREMANETAN
Kontaguzu zure ideia eta lehenbailehen zurekin harremanetan jarriko gara
Inicio » Enpresa
Insignia Rehabilitación y Arquitectura enpresaren abentura 2012an hasi zen. Orduan krisi ekonomiko larria bizi genuen arren, eraikuntzaren eta eraikinen birgaitze teknikoaren sektorean bideari ekitea erabaki genuen, kalitate handiko zerbitzuak eskainiz Bizkaian fatxadak birgaitu eta eraikinak birgaitzeko enpresa modura.
Zergatik? Merkatuan lan filosofia atsegina zeukan birgaitze enpresa baten falta sentitzen genuelako, baita denboran iraungo zuten eta sektoreko enpresen ohiko gorabeherarik gabe egingo ziren obrak ere.
Helburu horrekin hamar urte daramatzagu sektorean, profesionalen lantalde handiarekin, obrako langile eta teknikarien artean; 500 bezerorentzat egin dute lan, eta 600 obratik gora egin dituzte, besteak beste, enpresa balio hauek jarraituz:
Balio horiei esker obra efizienteak egiten ditugu, baliabideak hobetuz eta bezeroa pozik eta gogobeteta geratzea lortuz.
Gure etorkizuna? Gure lanaz egunero harro egoten jarraitzea. Bizkaian kalitate handiko eraikinak eta fatxadak birgaitzeko sektorean hiru enpresa erreferenteetako bat izatera iristeko helburu bakarrarekin, bezeroari arreta berezia eman eta bezeroen % 95 pozik egoteari esker.
Zatoz enpresa espezializatu batekin lan egiteak dakartzan abantailak ezagutzera
Eraikinak eta fatxadak birgaitzen espezializatutako enpresa
Lege araudiak eta arriskuen prebentzioko araudia betetzea
Zure obra gurekin finantzatzeko aukera eskaintzen dizugu
Zure erkidegoak eskuragarri dituen dirulaguntzen inguruan informatuko dizugu