Ba al dakizu etxe toxiko bat zer den?
Hala deitzen zaie bertako okupatzaileen osasuna bermatzeko behar diren osasungarritasun baldintzak betetzen ez dituzten etxeei, gaixotasun jakin batzuk agertzea errazten duten giroan, esaterako asma, alergiak edota buruko minak; tumore jakin batzuekin duten lotura ere aztertzen ari dira.
BA AL ZENEKIEN… Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) datuen arabera, etxebizitzetan konfort higrotermikorik ez izatearekin lotutako heriotzak Europan 38.200 pertsonako kopurura iritsi dira.
Halaxe adierazi zuen Julio Zesarren arkitekto izandako Marco Vitrubiok «Tratado sobre arquitectura» obran; lan horretan, bertako bizilagunentzat etxebizitza osasungarri batek bete beharreko ezaugarrietako batzuk azaldu zituen, eta etxe bat jartzeko kokapenik onena nola aukeratu ere azaldu zuen, esaterako zingira lurretatik urrun. Garaiak, argi dagoenez, aldatu egin dira, eta orain beste arazo batzuei egin behar diegu aurre.
¿Es tu casa tóxica?. Estas son las patologías más habituales por las que una vivienda podría ser considerada como tóxica o no saludable, y cuales son las posibles soluciones. #humedades #aislamientoedificios Click To TweetHorretarako, Espainian 2006tik indarrean dagoen Erakuntzaren Kode Tekniko (EKT) berriak ezarri zuen eraikinek zein eskakizun bete behar dituzten bertako erabiltzaileen segurtasun eta bizigarritasuneko oinarrizko errekerimenduei dagokienez.
Hona hemen etxebizitza bat toxikotzat edo ez-osasungarritzat jotzeko patologiak eta patologiak saihesteko irtenbide ohikoenak.
EKT indarrean sartu aurretik eraikitako etxeetan askotan aurkitzen ditugu hain justu ere EKTak ondoren ekidin zituen arazoak, eta, adi, lpatologia horietako bi edo gehiago izanez gero, bizi zaren etxea ez-osasungarria izatea gerta daiteke.
Hezetasunak
Kanpo isolamendu egokirik ez izatea edo fatxada eta estalkietan aldizkako mantentze lanik ez egitea bezalako egoerak etxebizitzetan hezetasunak agertzearen eragile nagusietako bat dira.

Artikulu honetan estalkiak edo teilatuak egoera onean eta hezetasunik gabe edukitzeko material, aplikazio eta gomendioen gaineko informazioa aurkituko duzu.
Radon gasa
Radona gas erradioaktiboa da, eta lurrean dago; estatu mailan leku batzuetan baino ez dago.
Gas horren eragin handiena pairatzen duten pertsonak eraikin bateko beheko solairuan bizi direnak izaten dira, radon gasaren eraginpean dauden zonetan, betiere eraikinak ez badu radonaren aurkako babesik.
*Beherago utziko dizuegu udalerrien araberako zonifikazio mapa honen esteka, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak eskainitakoa.

Radon gasa hodietatik eta hustubideetatik filtratzen da, baita hormigoiaren bitartez ere, eta monitore profesionalak erabiltzea da gas horren maila altua antzemateko modu bakarra.
Gas horretatik babestea nahiko erraza da. Nahikoa izaten da eraikinaren eta lurraren artean radonaren aurkako lamina bat jartzea.
¿Es tu casa tóxica?. El gas radón es, según la OMS, la segunda causa de cáncer de pulmón, después de los efectos causados por el tabaquismo. Te lo contamos en nuestro blog. #gasradon #radon Click To TweetIsolamendu termikorik eza
Isolamendu termiko egokirik ez izateak, aireztapena aski ez izatearekin batera, kondentsazio gogaikarria agertzea eragiten du maiz.
Isolamendu termikoa Bizkaian fatxadak birgaitzeko gure enpresan egiten dugun jarduera nagusietako bat da, eta blog honetan ere hizpide hartzen dugu.
Isolamendu termikoari buruzko gure post irakurrienetako bat fatxada bat isolatzeko sistemen konparazio hau da

Kondentsazioa
Etxe barruko tenperatura kanpokoa baino altuagoa denean gertatzen da kondentsazioaren ondoriozko hezetasuna; hala, ur lurruna kondentsatu egiten da, leiho eta paretetan agertzen da eta, horren ondorioz, onddo koloniak ager daitezke, besteak beste.

Onddoak sabai eta paretetan
Sabai eta paretetan lizuna agertzeak eragozpen arinak sortzea ekar dezake, esaterako sudur kongestioa, alergiak, azkura begietan eta azalean, baina baita erreakzio larriagoak ere, esaterako asma edo sukarra eragiten duten alergiak.


Kolonia inbaditzaile desatsegin horiek ezabatzeko modu erraz bat honako hau izan daiteke:
- Litro erdi uretan lixiba tanta batzuk botatzea.
- Onddoekin infektatutako zonan aplikatzea, eta ordu erdiz bertan uztea.
- Ondoren, ur askorekin garbi dezakezu, eta lehortzen denean,
- Erabili pintura antifungikoa berriz agertzea atzeratzeko.
Behin betiko ezabatzeko isolamendu termikoko esku hartze bat planteatu dezakezu.
Consejos para eliminar de forma sencilla la aparición de hongos en techos y paredes de nuestra vivienda. #humedades #rehabilitacionfachadas #aislamientotermico #viviendas Click To TweetTermita, sits edo pipien izurriak
Horien artean arriskutsuenak termitak dira, antzematen oso zailak direlako. Gizakion entzumenarekin ezin dira antzeman, oso ongi antolatuta egoten dira eta benetan suntsikorrak dira.
Egurrezko egiturak dira termiten gustukoenak, eta beti egurraren barruan ari direnez, azalerara irteteko beharrik gabe, giza ikusmenarekin ere ezin dira ikusi, eta horrek etxean termiten izurria izateaz beranduegi konturatzeko arriskua dakar.

Termitekin bukatzeko enpresa espezializatu bat behar da; fokua edo termitategia aurkitzen saiatuko da.
Aireztapenik eza
Jakina denez, hezetasun eta kondentsazio arazoen atzean aireztapenik eza dago. Etxebizitzako logelak oxigenatuz akaroak ateratzea bultzatzen da, giroko hezetasuna erregulatzen da eta, jakina, kiratsak desagertzen dira.
Duela gutxi CGATEk egindako azterlan bat partekatu genuen, eta bertan gure etxeetako airearen kalitatea aztertu zen; hau da, nagusiki logela edo egongela bezalako geletan kontzentratu daitekeen CO2 kantitatea.

Lur azpiko ur korronteak
Gure etxebizitza edo soto azpian lur azpiko ur korronteak badaude, lur eta paretetan filtratutako kapilaritate hezetasunaz gain, ur horien kutsaduratik eratorritako osasun arazoak ere sorraraz diezazkigukete.
Amaya Alonsok bideo-post honetan kontatu zigun kapilaritate hezetasuneko arazo bat nola konpondu genuen Portugaleteko (Bizkaia) etxebizitza batean.
Antenak gertu izatea
Azkenik, puntu honek aurkako hainbat azterlan dauzka, batzuk unibertsitateek egindakoak eta beste batzuk telefonia eragileek babestutakoak. Baina denak bat datoz puntu batean: telefono mugikorren erradiazioak, esaterako, erabiltzerakoan, esposiziotik gertuen dagoen burmuineko zonan nolabaiteko beroketa eragiten du; gaur egun ez da frogatu efektu horrek osasunean zehazki eragin negatiboa duenik, eta hortaz, puntu honetan zuhurtziaz jokatu behar dugu.
¿Sabías que la conjunción de dos o más de las patologías que exponemos en nuestro post podrían hacer que la casa donde vives no sea saludable?. ¡Descubre cuáles son! #habitabilidad #humedades #aislamientoedificios Click To TweetHarpidetu gure blogera
Post hau zure interesekoa izatea espero dugu. Hala bada, harpidetu Bizkaian eraikinak birgaitu eta eraikuntzako sektoreko albisteen gure blogera.

LOTUTAKO ESTEKAK:
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren webgunea, Espainian radon gasaren mapa potentzialarena.