Eskatu aurrekontua hemen 944 952 554

Looking for something?

Bilatu

HARPIDETU GURE BLOGERA

banner suscripción blog obras Insignia

Facebook

Zink xaflak. Erabilerak eta propietateak terrazak, estalkiak eta fatxadak birgaitzean

laminas de zinc para reparaciones en terrazas en Bilbao

Portugaleteko (Bilbo) terraza bat iragazgaizteko kasua aprobetxatuko dugu kanpoaldeetako estalduretan gehien erabiltzen den material bat hizpide hartzeko: zinka..

Beherago aurkituko duzun bideoan Esteban Álvarez ikusiko duzu, iturgin-latorrigilea eta lehen mailako ofiziala Insignia Rehabilitación y Arquitectura enpresan; material interesgarri horrekin lanean ikusiko duzu, aipatu dugun Portugaleteko terraza eraberritzen.

Baina horren aurretik ikus ditzagun zinkak estalkiak eraberritzean izan ditzakeen beste funtzio batzuk.

Zink xaflak, gehienetan, kanpoaldeetako estalduretan erabiltzen dira.

Kanpoaldean lanak egiteko asko erabiltzen den baliabidea da, isolatzaile edo ura kanalizatzeko ez ezik, baita fatxadak konpontzeko ere, halaxe erabili da Bilbon, Erriberako merkatutik gertu eraberritutako egurrezko begiratoki hauetan; azalera horizontalak babesteko erabili ziren.

reforma de miradores de madera con revestimiento de zincIrudian ikus daitekeen moduan, zink xaflak oso ongi integratzen dira egurrezko fatxada horretan, material dotorea eta gogorra delako; hala, euriak eta eguraldi txarrak fatxadako toki zaurgarrienei kalte egitea saihestuko du.

Egurrezko begiratokien eraberritze lan hori ikus dezakezu hemen klik eginez.

Zink xaflak hainbat modutan erabil daitezke fatxada eta terrazen estalduretan, oso material malgua eta erresistentea delako eta, horrenbestez, bikaina da kanpoaldeetan erabiltzeko.

Estalkiak konpontzean zink xaflak protagonista izan diren beste adibide argietako bat post honetan aurki dezakegu:

Ezinbesteko hamar puntu estalki eta teilatuen mantentze lanetan“.

Hemen ikus daitekeen moduan, material honen malgutasunari esker piezak sor ditzakegu, esaterako, «U» formarekin, teilatu hodiak sortzeko, edo zink kapotak, hormatxoak iragazgaizteko estaldura modura.

Post honen hasieran esan dugun moduan, Portugaleten terraza bat eraberritzen ari gara, Solar plazan.

Zink xaflak asko erabiltzen dira teilatuak eta terrazak konpontzean, malguak eta eguraldi txarraren aurrean erresistenteak direlako. #laminasdezinc #rehabilitacionterrazas #Portugalete #Bilbao Click To Tweet

Esteban Álvarezekin hitz egin dugu, gure lehen mailako ofiziala; iturgin-latorrigilea da eta zink materialaren inguruko aditua.

Bideoan, Esteban atzeko euskarri bat sortzen ari da, zinkarekin, hain justu ere, terraza horretan urak bideratzeko. Ikus dezagun nola egiten duen lan.

Zinkaren propietateei eta fatxadak eta terrazak eraberritzean dituen funtzionalitateei buruzko post hau zuon gustukoa izatea espero dugu. Datorren astean zuen zain egongo gara, hurrengo postean.

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published.

Llamar