Eskatu aurrekontua hemen 944 952 554

Looking for something?

Bilatu

HARPIDETU GURE BLOGERA

banner suscripción blog obras Insignia

Facebook

Zergatik egiten dugu ur proba bat?

comienza-prueba-agua

Terraza bat iragazgaizteko lana egiten dugunean, inplikatutako alderdi guztientzat (jabea eta eraikitzailea) komenigarria izaten da obra egin aurretik proba bat egitea, iragazgaizte lana zuzen egin dela ziurtatzeko.

Izan ere, iragazgaizteko lana egiten ari garenean, askotan hori bakarrik eskatzen digute, terraza «egiteko», alegia; baina, maiz, eragozpena sortzen duen arazoa, hezetasuna, ez da goiko terrazatik etortzen.

Ur proba bat egitea ezinbestekoa da terraza baten iragazgaizte lana zuzen egin dela ziurtatzeko.

Adibidez, demagun azken solairuan kokatutako terraza batek albo batean babes hesia duela, perimetroan burdinazko baranda, eta ertzeko hegala, eta beheko solairuan itogin handia sortu dela, eta hor ere terraza dagoela aluminiozko itxiturarekin, hasierako eraikuntzatik kanpokoa, eta alboko eraikinaren gainetik fatxada itsua duela.

prueba de agua en impermeabilización de una terraza

Kasu horretan aukera ugari ikus ditzakegu:

  • Kaltetutako solairuko itxuraren estalkia.
  • Goiko terrazako estolda zuloak.
  • Goiko terraza iragazgaiztea.
  • Terrazako teilatu hegala.
  • Goiko terraza gaineko estalkia.
  • Goiko solairuko fatxada.
  • Mehelin fatxada itsua.
  • Terrazako burdinazko elementuak.

Aukera horiek guztiak aintzat hartuz, arazoa konpontzea bermatuko duen aurrekontua izugarri garestitu daiteke. Hala, itsu-itsuan jokatzen ez ibiltzeko, zenbait ur proba egin ditzakegu.

Hasteko

  • Eguraldi lehorra behar da, ahal dela probaren bezperan ere euririk egin ez izana, emaitza argiagoa izateko. Beheko solairuan itogin larria dagoenez, ez dugu estankotasun probarik egingo, beheko solairua urez betetzeko arriskua dakarrelako.
  • Proba egin aurretik, jabeak sinatu behar duen agiri bat prestatzen dugu; agiri horrekin proba egiteko baimena ematen du, eta proba egitean urak eragin ahal dituen kalteetatik eraikuntza enpresa salbuesten da.
  • Beheko solairuan baldeak jarriko dira, itoginak ondo identifikatuta badaude.

Zein dira ur probak egiteko jarraitu behar ditugun pausoak?

comenzamos impermeabilizacion de terraza haciendo una prueba agua

  1. Hasteko, beheko solairuko hezetasunaren neurriak hartuko ditugu, higrometro batekin.
  2. Jarraian, proba bat egingo dugu hustubidean, aldeetako batean, bi isurkiko terraza delako, bi maldekin. Ura estolda zulora 10 minutuz entxufatu eta gero, emaitza da beheko hezetasunak berdin jarraitzen duela, konstante.
  3. Orduan, terrazako lurraren zati bat ureztatzen hasiko gara, maldak errespetatuz, hau da, goihabetik puntu baxura arte ureztatuko dugu, karelak, horma txapelak eta beste elementu batzuk busti gabe.
  4. Emaitza negatiboa denez, 20 minutuz ureztatzen egon eta gero lehen eremuko karelak eta horma txapelak ureztatzen hasiko gara, puntu altu eta baxuen zedarritutakoa. Beste 20 minututan eremua baztertuko dugu.
  5. Prozesu bera egingo dugu terrazako beste aldearekin, eta emaitza negatiboa lortuko dugu estolda zuloaren proban, estalki laukoan; azkenean emaitza positiboa lortuko dugu kareletan eta horma txapeletan, beheko solairura itogin arina eragiten baitu.
  6. Emaitza negatiboak lortzen jarraituz gero, fatxada eta gainerako elementuak probatzen segituko genuke, betiere probatu beharreko atal bakoitzean 15-20 minutu arteko ureztapen tartea mantenduz. Beharrezkoa izanez gero, proba beste egun batean errepikatu daiteke.

Proba amaitzean, lan agirian berariazko baimenarekin jaso behar dira a priori lortutako emaitzak, bulegoan aztertu aurretik, eta hasieran eta proba amaitu ondoren higrometroarekin hartutako hezetasun datuak.

Honekin guztiarekin, hezetasunaren balizko kausa argitzeko irizpide zehatzagoaizan dezakegu; hala ere, urarekin beti gertatzen da ez dakizula nondik zetorren harik eta arazoa konpondu arte.

Terraza bat erabat irazgaiztuz gero, estankotasun proba bat egingo genuke, hustubideak taponatuz eta ura 24 orduz geldi mantenduz; kasu honetan ere probaren aurretik zein ondoren beheko hezetasun datuak hartuko genituzke, higiezinen jabeen sinadurarekin; hala, iragazgaiztasuna zuzen egin dela bermatzeko balioko digu.

Artikulu hau gustatu bazaizu, partekatzera animatzen zaitut.

Eta, nahiago baduzu hurrengo artikuluak posta elektronikoz jaso, egin klik hurrengo irudian e-mailez harpidetzeko:

Mila esker bisitagatik!

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Beharrezko eremuak markatuta daude *

Llamar