Eskatu aurrekontua hemen 944 952 554

Looking for something?

Bilatu

HARPIDETU GURE BLOGERA

banner suscripción blog obras Insignia

Facebook

Ura sotoetako murruetan sartzea

filtraciones en muros de sótano

Hezetasunak al dituzu zure garajeko paretetan? Orduan artikulu hau interesatu egingo zaizu!

Eraikinaren zati erabilgarri bat lurpean daukagunean, gehienetan garaje edo trasteleku gisa erabiltzeko, ohikoa da modu misteriotsuan agertzen den ura topatzea, eta lurzorua igerileku bihur daiteke. Ohiko irtenbide bat ura paretan bertan batzea eta itxitura hori “ezkutatzeko” danbor murrua egitea izaten da, baina irtenbide horrek “serieko” zenbait arazo ditu, eta, horren ondorioz, batzuetan ez da konponbide eraginkorra izaten. Artikulu honetan nola egin behar den ikusiko dugu.

filtraciones-muro-garaje

Lehenengo eta behin egoera azalduko dugu: kaleko mailatik behera dagoen garaje bat da, eta, hortaz, paretak lurpean ditu. Lurpean dauden horma horiek, kanpoko aldean, drainatze xafla batekin babestuta egotea da zuzenena; murruaren kanpoko aldea babesten da eta, aldi berean, erliebeekin ura beheko drainatze tutura arte eramaten laguntzen du, zeina eraikineko ura askatzeko sarera konektatuta dagoen. Itxitura horren barruan ura badaukagu, orduan punturen batean kanpo sistemak huts egin du eta ez du bere funtzioa betetzen. Arazo hori konpontze aldera, normalean kanpotik esku hartzea askoz garestiagoa izaten da jarraian azalduko dugun barruko irtenbidea baino.

Sotoetako murruetako filtrazioak tratatzen hasi baino lehen kontuan hartu beharreko alderdiak.

Ura lurzoru mailan agertzen bada, edo murruaren beheko zonan, orduan hurrengo balizko kausak aztertu behar ditugu, baita kasuistika bereziren bat ere:

  • Beheko kanalaren barruan obra hondakinak egotea
  • Hutsegitea kanaleko uraren kanalizazioan (gainezka egitea, buxadura, garbiketarik eza, eta abar).
  • Murruaren azpitik ura sartzea (sotoko azken solairuan bada).
  • Ura zolatatik sartzea

entrada de agua tipo "fuente"

Hortaz, lehenik eta behin ikuskapen bat egin behar da, danbor murruko mantentze saretak erabiliz, baldin badaude, edo metro bakoitzeko saretak irekiz, ez badaude. Hala, ikuskatzeaz gain, honako lan hauek ere egin ahalko ditugu:

  • Obra hondakinak kentzea, egonez gero.
  • Behar diren garbiketa (mantentze) lanak, ura badago beti gerta daitekeelako metaketak sortzea eta horrek existitzen diren igarotze sekzioak buxatzea.
  • Itxitura murruaren barruko egoera egiaztatzea; kasu honetan kamerarekin barruko “iturri” punturen bat ote dagoen ikusi ahalko dugu, eta, kasu horretan, ur bideak buxatzeko mortero bereziekin buxatu ahalko dugu.
  • Ura biltzeko kanala zuzen eginda eta iragazgaiztea egoera onean dagoela ikustea, hustubiderantz jotzeko maldarekin.
  • Hustubideak egiaztatzea; bilatu egin behar dira, eta egiaztatu behar da aski direla, buxadurarik ez dutela eta existitzen direla! Pentsa daiteke beti hor topatuko ditugula, baina batzuetan zuzenean ikusi dugu ez zirela existitzen; sinestezina!

Eta, jakina, sekreturik onena profesional on bat kontratatzea da, obra berme osoz egin dezan! Insignian horrekin lagundu ahal dizugu.

como solucionar filtraciones en muros de sótano

Artikulu hau gustatu bazaizu, partekatzera animatzen zaitut. Eta, nahiago baduzu hurrengo artikuluak posta elektronikoz jaso, egin klik hurrengo irudian e-mailez harpidetzeko:

Mila esker bisitagatik!

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published.

Llamar