Eskatu aurrekontua hemen 944 952 554

Looking for something?

Bilatu

HARPIDETU GURE BLOGERA

banner suscripción blog obras Insignia

Facebook

Kola zementuen motak eta erabilerak

cemento cola tipos y usos

«Baldosa on batzuek kalitatezko kola zementua izan behar dute, bestela lurra zatitu edo altxatu egiten da; ez dugu ahaztu behar hormetatik ere askatu ahal direla, eta hori arriskutsua da», azaldu du Amaya Alonsok, Insignia Rehabilitación y Arquitectura enpresako gerenteak. Horregatik, gure bitakoratik existitzen diren kola zementuzko lau mortero motak zein material aurrefabrikatu horien erabilerak aipatu nahi ditugu, normalean aglutinatzaile hidrauliko batekin eratzen direnak, gehienetan portland zementua eta granulometria kontrolatuko harea, gehigarri polimeriko eta organikoez gain.

Lurzoruetarako existitzen diren kola zementuzko mortero motak eta erabilerak

C2 zementu itsasgarriak, elastikotasuna eta itsaspena. Kanpo fatxadetarako oso komenigarria da.

C2 izeneko zementu itsasgarrien kasuan, gehienetan eskatzen direnak, erretxina polimerikoen (latexa) eduki altua izatea dute bereizgarri, eta hortik dator ezaugarri nagusia elastikotasuna izatea, itsaspen handiarekin konbinatua. Horregatik, oso ondo egokitzen dira kanpoaldeetan egoten diren porositate baxuko zoladura zeramikoetan, esaterako euri eta izotzaren eraginpean dauden fatxadetan eta, horrenbestez, gorabehera termiko handien eraginpean dauden fatxadetan, horrek azaleretan «kontrakzioa-dilatazioa» deitutako efektua eragiten baitu, etengabe tenperatura aldaketei aurre egin behar izateagatik.

Aitzitik, komeni da nabarmentzea mortero tradizionalekin geruza lodian jartzeko teknikak «ez duela ongi itsastea bermatzen eta ez da gomendatzen izozteko arriskua dagoen kanpoaldeko giroetan». Aspaldi, beharrezko prestakuntza eduki gabe etxeko terraza alikatatzera animatzen zirenek sistema hori maiz erabiltzen zuten, baina hanka-sartzea zen. Emaitza aski ezaguna da; denboraren poderioz baldosak dantzan hasten ziren…

Halaber, portzelana gresa oso estimatua da oro har, eta dekoratzaileen partetik bereziki, lehengairik onenekin osatzen baita; hala ere, «geruza finean jarri behar da, eta ezaugarriei egokitutako eusteko material egokiak erabili behar dira», fabrikatzaileak emandako jarraibideak une oro betez. Oro har, horrelako kasuetan C2 motako zementu itsasgarriak erabiltzea gomendatzen da. Beste kasu askoren artean hormigoizko elementu aurrefabrikatu batzuetan azulejuak jartzeko ere gomendatzen da, produktuaren geruza fin batekin.

C1 kola zementua, azulejuak eta gresa itsasteko. Barrualdeak.

Bestalde, C1 kola zementua zementu arrunta baino itsasgarriagoa da, eta, besteak beste, azulejuak eta gresa barrualdeetan zementuzko morteroko oinarrizko azaletara itsasteko erabiltzen da, eguraldiaren eraginpean ez daudenean. Horren haritik, komeni da gogoratzea Europako araudiak C letra esleitzen duela geruza finean baldosa zeramikoak jartzeko erabiltzen den zementu itsasgarria aipatzeko; 1 eta 2 zenbakiek berriz, finkapen arruntari eta hobetuari egiten diote erreferentzia, hurrenez hurren.

A2 kola zementuzko morteroa igeltsuzko plakekin lan egiteko.

Baina, horrez gain, itsasgarri hidrauliko aurrefabrikatuen artean beste bi mota ere badaude. Hala, A2 kola zementuzko morteroak material porotsuetan lan egiteko pentsatuta dauden osagarriak ditu, esaterako igeltsuan edo igeltsu plaketan, barrualdeetan, dimentsio txikiko gres baldosekin apaindu nahi baditugu, hau da, 35 x 35 zentimetro baino txikiagoak.

A1 kola zementu tradizionala, geruza finarekin aplikatutako azuleju eta gres zoladuretan erabiltzeko.

Azkenik, beste kasu batzuen artean, A1 kola zementu tradizionala geruza finean aplikatzen da azuleju eta gres zoladuretan, neurri berdinekoak, barrualdetan hauek ere. Aitzitik, oraingoan zementuzko mortero oinarri baten gainean erabiltzen da.

Kola zementu mota egokiena aukeratzeko gomendioa

Gauzak horrela, produktu eta marken eskaintza zabala dago, eta den-denak mimoz aztertzen ditugu betiere gure bezeroei zerbitzu bikaina emateko. Bada, begi bistan ikusten ez bada ere, material egokiena hautatzeak eta zuzen aplikatzeak desberdintasuna markatzen dute urteek aurrera egin ahala.

Zeramikazko baldosak zuzen itsasten ikasi nahi al duzu, zure terrazarako? Irakurri gure BIDEO-POSTA: Zeramikazko baldosak terraza batean zuzen orekatu eta itsasteko modua”

pegado de baldosas ceramicas en terraza
Egin klik irudi honetan posta irakurtzeko

INSIGNIA REHABILITACION Y ARQUITECTURA enpresan bezeroei laguntzen diegu beharrezko izapideak egiten etxeko mantentze lanak eta erreforma egiteko..

Jarraitu zure interesekoak izan daitezkeen erreforma eta obrei buruzko post gehiago irakurtzen arkitekturari buruzko atalean.

Artikulu hau gustatu bazaizu, partekatzera animatzen zaitut. Eta, nahiago baduzu hurrengo artikuluak posta elektronikoz jaso, egin klik hurrengo irudian e-mailez harpidetzeko:

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published.

Llamar