Eskatu aurrekontua hemen 944 952 554

Looking for something?

Bilatu

HARPIDETU GURE BLOGERA

banner suscripción blog obras Insignia

Facebook

Blogeko atalak

Nola jakin dezaket nire eraikineko egurrezko egitura kaltetuta dagoen?

estructuras de madera

Nola jakin dezaket nire eraikineko egurrezko egitura kaltetuta dagoen? Egurrezko egitura daukaten eraikinen kasuan ohiko kezka izaten da, eta, hortaz, jarraibide txiki batzuk utziko dizkizuegu izugarri gustatzen zaigun egitura patologiaren gai zirraragarri honetan sartzeko.

60ko hamarkadatik aurrera eraikinetako egitura nagusietan hormigoia erabiltzea orokortu zen arren, ordura arte, eta ondoren ere, eraikinak egurrezko egitura batean oinarrituz eraikitzen ziren, piramideak eraikitzen zirenetik egin ohi zen moduan.

Eraikin bateko egurrezko egitura kaltetuta dagoen jakiteko jarraibideak

Egurrezko egitura batean esku hartze bat egin behar dugunean, lehenik eta behin definitu behar dugu egiturari edo osasunari dagokion esku hartzea ote den. Osasun arloko esku hartze bat eragile kaltegarri abiotikoek eragiten dute, besteak beste, eguzkiak eta euriak, edo eragile kaltegarri biologikoek, tartean, onddo ustelgarriek, intsektu xilofagoek (pipia, sitsa, termita, etab.) eta animalia txiki egoileek, esaterako arratoiak, untxiak edo krustazeoak, eta kaltea eragin dezakete zurgizenaren aldean (enborraren kanpoko zatia) zein zurgiharrean (enborraren barruko zatia edo zati gogorra). Egiturari dagokion kaltea, ostera, kolpeek eragin ahal dute, edo instalazioak bideratzeko egituran egindako aldaketek edo bestelako manipulazio desegokiek, gainkargek edo suteek, nagusiki.

Kalte mota identifikatzeko ikuskapen bat egingo dugu, eta kausak baztertzen saiatuko gara, kausa gertagarrienetik hasi eta gertaezinenera. Egurraren egoera egiaztatzeko, azterketa bisuala egiteaz gain, beste gailu batzuk ere erabil ditzakegu, tartean, hezetasun neurgailu bat (xilohigrometroa), giro higrometroa, erresistografoa, egurra auskultatzeko fonendoskopioa edo, besterik gabe, ezten bat; horrela, kaltetutako lekuaren sakontasuna jaso ahalko dugu, eta egurrezko elementuen une horretako egoera identifikatzen lagunduko diguten datuak lortuko ditugu, horrelako ikuskapenetarako UNE 41805-8IN Araua jarraituz. Komeni da kaltetutako egurraren lagin bat laborategi batera eramatea, (esaterako TECNALIA), bertan berariazko araudia aplikatuko zaio, kasuan kasuko egurraren erresistentzia motaren arabera.

rehabilitacion estructura de madera

Elementu osasuntsu baten erreferentziazko hezetasun neurria % 18-20 baino baxuagoa da, baina giro baldintzen araberakoa izango da. Elementuak hori baino hezetasun handiagoa badu, ziurrenik onddoek eraso egingo diote, urari esker onddo xilofagoek egurra jan ahal dutelako. Tenperaturak ere badu eragina; 3-5 graduko tenperaturarekin posible da onddo espezie gehienak haztea, eta tenperaturak gora egin ahala onddoak agertzea bizkortu egiten da, 23-30 graduko tenperaturaraino; hortik aurrera garapena murriztu egiten da, eta 40-43 graduko tenperaturan ia erabat eteten da.

Egurrezko elementu handiak (gehienetan habeak) deformatzeak ere kezka eta kontsulta eragiten du maiz; gure bulegora iritsitako kasu gehienak isurpenek eragindako hondarren ondoriozko deformazioak izaten dira, eta kasu askotan estetikoki baino ez da igartzen, betiere elementua modu egokian jarrita badago eusten dioten oinarrietan.

Eta hemen bukatzen da gure aste honetako artikulua; gustatu bazaizu harpidetu gure newsletterrean eta artikulu bat argitaratzen dugun bakoitzean abisatuko zaitugu. Eta mila esker partekatu eta iturria aipatzeagatik! 😉

Artikulu hau gustatu bazaizu, partekatzera animatzen zaitut. Eta, nahiago baduzu hurrengo artikuluak posta elektronikoz jaso, egin klik hurrengo irudian e-mailez harpidetzeko:

suscribir-blog-obras-insignia

Mila esker bisitagatik!

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published.

Llamar