Blog honetan atal berri bati hasiera emango diogu, «Hileko proiektua» izenburupean; hala, hilean behin, proiektua esku artean daukagula, Bizkaian zehar egin dugun birgaitze kasu bat xehetasunez erakutsiko dugu.
Eta sekzio berri hau Usansolon abiatuko dugu, Galdakaon; bertan, duela gutxi irudian ikusten den eraikineko barne birgaitze integrala bukatu dugu, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoan (EIT) jasotako eskakizun oro betez, eta erkidegoko arkitektoak idatzitako txosten teknikoa jarraituz.

Post honetan kanpoko birgaitze lanak nola egin diren laburbilduko dugu, estalkian zein egituran eta, jakina, barruko zein kanpoko fatxadetan.
Indice
Estalkia eta fatxada birgaitzea Usansolon, EITa betez.
Ikus dezagun, banan-banan, zein izan diren Usansolon eraikin honen kanpo birgaitzea egiteko ikuskaritzak egindako exijentziak; horretarako, aurretiazko ikuskaritza bisita egin da, EIT dokumentua zein argazkiak esku artean ditugula; hala, dokumentazio horri esker, egin beharreko konponketen kopurua eta irismena zehazteko aukera daukagu eta, hala, obrak definitu ditzakegu, baita aurrekontua prestatu ere.
Estalkia
Estalkia teila zeramiko mistoz osatuta dago, eta egoera onean dago. Teila ia guztiak lerrokatuta daude eta ez dute haustura edo pitzadurarik, pare bat salbu; eragozpenik gabe zuzen kokatu dira.

Teila mozketa handiak antzeman dira limatxokonetan, baina zink kanalak oso ondo biltzen ditu denak.
Teilatu hodiak garbitu egin dira atzeko patiora ematen duen tarteetako batean; izan ere, malda txikia duenez, ura bertan gelditu ohi da eta goroldioa sortu ohi da.
Teilatu hodiak berrikusi egin behar dira aurrerantzean, gutxienez bi urterik behin, garbitzeko.
Beherako hodiak eta teilatu hodiak elkartzen diren tokiko juntura Sikaflex bidez birpasatu da, kolaztatzean gabezia batzuen ondorioz filtrazio txikiak antzeman baitira.
Aireztatze irteeren txapa estaldura konpondu egin da, pixka bat deformatuta zegoelako eta zati batzuk oxidatuta zeudelako, baina ez du lodiera galdu, ez dago zulatuta eta ongi finkatuta dago. Horrenbestez, eskuilatu egin da eta azalerako oxidoa kendu egin zaio; ondoren, pasibatu egin dira, eta multzoari oxidoaren aurkako babesa eta amaierako pintura eman zaizkio.
Estalkiko hegalek ez daukate askatzerik edo bide publikoan hirugarrenei kalte egitea eragin dezaketen pitzadura edo akatsik. Konpontzeko, morteroa mailuarekin testatu behar da, nolako itsaspena duen jakiteko, eta pintura berritu behar da, aurretik egoera txarrean dagoen pintura duten zonak zarrastatuz, akaberaren itsaspena hobetzeko.
“Zerbitzuko kako” oxidatuak kendu dira; hegaletatik zintzilik zeuden. Kako horiek aldamio eseki zaharrak esekitzeko erabiltzen ziren; gaur egun dagoeneko ez da horrelakorik erabiltzen eta segurtasuna finkatzeko erabiltzea debekatuta dago.
Egitura
Egitura egoera onean egon arren, baditu bi kalte arin, puntualak, baina ez dira larriak.
Lehenengoa habexkaren armaduraren karbonatazioaren ondorio da, hiru puntu isolatutan, baina ez da larria.
Bestea kanpo habean hormigoizko askatze bat da, kolpe baten ondoriozkoa; armaduraren zati txiki bat ikusgai utzi du, eta oxidatzen hasi da.
Egoera bideratzeko, saneatuz konpondu behar da eta alanbrezko eskuilarekin oxidoak desagerrarazi behar dira, armadura distiratsu egon arte, pasibagarri bat aplikatu eta hutsuneak uzkurdurarik gabeko morteroz betetzeko; hala, orain dagoen kolorearen antzeko batekin modu puntualean pintatzeko prest utziko da.
Kanpoko fatxada
Kanpoko fatxada egoera onean dago, baina denbora aurrera doala igartzen da. Pinturaren estaldurak aise gainditu du bizitza erabilgarria eta askatzeak antzematen dira, materiala zahartu egin delako.

Adreiluari dagokionez, itxuraz egonkor dago, eta ez da askatutako edo aldatutako piezarik antzeman. Soilik bi pitzadura arin antzeman dira bi horma atal artean, eta pitzadura bat adreilua zarpiatu batekin elkartzean, bi materialak lotzen dituen izkina bakarrean.
Forjatuaren aurrealdeei dagokionez, balkoietan salbu, itxuraz likenen ohiko zikinkeria baino ez da; hezetasun horrek aurrealdeak ilundu ditu balkoietatik datorren hezetasunagatik, eta urak zikinkeria eramaten du, baita partzialki bertikalean sedimentatzen duenarena ere, habitat egokia sortzen baitu mikroorganismoak ugaritzeko.

Ez da askatzerik antzeman, baina aurrealdeak garbitu arte ez da ikusiko pitzadurarik dagoen ala ez.
Orotara, konpontze aldera fatxada erabat garbitu behar da, desinkrustazio xaboi neutroa aplikatuz eta presiodun urarekin garbituz; hala, paramentu guztiak erabat garbi utziko dira.
Ondoren, beharrezko konponketak egingo dira pitzaduretan, pitzadura pikatuz irekiz eta, ondoren, sare bat eta uzkurdurarik gabeko morteroa aplikatuz, zuntz eranskinarekin, margotzeko prest utziko duen akaberarekin.
Izkinako adreiluko paramentuan irekitako lotura Sikaflex bidez zigilatuko da, eta hozkatu edo forjatuko aurrealdeetan egon daitekeen beste edozein akats berrikusi eta konpondu egingo da.
Horrez gain, beheko solairuko paramentuen zonan, altxatutakoa konpondu egingo da, toki jakin batzuetan gertatutakoa; kasu batzuetan inpaktuen ondorioz askatu dira, eta beste kasu batzuetan, aldiz, hezetasunagatik.

Kapilaritatearen ondoriozko hezetasuna kanpoko fatxadan
Kanpoko fatxadan kapilaritatearen ondoriozko hezetasuna sortu da espaloiko aldapak maldarik gabe egin direlako edo, kasu batzuetan, alderantzizko maldarekin. Hala, hezetasunak desagerrarazteko 5 zentimetroko altuera izango duen behe labakia egingo da, eta ondoren mortero bereziarekin beteko da, zigilatze hidrofugagarriarekin.
Lan horiek guztiak egin eta gero, horma atal guztiak zigilatze moduan pintatuko dira, eta, ondoren, ur pintura transpiragarriko bi geruza aplikatuko zaizkio. Bistako adreiluen horma ataletan kolorerik gabeko pintura hidrofugagarri transpiragarria erabiliko da.
Patioko barruko fatxada
Patioko barruko fatxada ikusita, kalte hauek antzeman dira:
- Paramentu bertikaletako zenbait erremate pieza partzialki askatu dira bi tokitan, eta beste batzuetan ilundu egin dira, baina askatu gabe.
- Balkoi baten puntan piezen azpian pitzadura jarraitua (askatu gabe).
- Akabera zarpiatuko askatze akatsak kareleko horma atal bertikaletako hiru toki puntualetan.
- Hezetasuna balkoi irekiko sabaiko izkinan, dirudienez goiko balkoitik itogina dagoelako, baina oso puntuala eta lehorra dirudi.
- Oro har, pintura akaberaren zikinkeria eta errepasatu izanaren markak, gas instalazioak egin ziren garaikoak.



Egoera konpontzeko, patioko fatxadan erabateko jarduketa egin behar da, hondarrak atera, euskarriak pikatu, eta abar.
ABidenabar, erretxinak lotzeko zubi bat aplikatuko da, eta geometria “in situ” berregingo da, itsaspen handiko morteroarekin eta finkatzeko ainguraketekin.
Estaldura meteorizatu eta askatua duten zonetan, saneatu eta/edo pikatu egingo da, dagokion gisa, eta geometria originala berreskuratuko da, batzeko zubiaren sistema berdinarekin, eta zarpiatze berria uzkurdurarik gabeko morteroarekin eta itsaspen handiarekin, aurreko puntuan bezala. Prozesu bera aplikatuko zaio albo bateko zona pitzatu bati, kaltetutako eremua saneatu arte.
Nolanahi ere, morteroaren egoera kolpe bidez testatuko da egoera onean dagoela bermatzeko; itsaspen txarreko zonak antzemanez gero, pikatu eta akabera birjarri egingo da, baina dirudienez ez dauka horrelako arazorik, aipatutakoak salbu.
Bukatzeko, presiodun urarekin garbituko da eta balkoi irekietan paramentu bertikal eta horizontal guztiak pintatuko dira, hain justu ere, kanpoko fatxadan aplikatutako geruza eta pintura mota berdinarekin eta kolore zuriz, alboko eraikinen antzera.

Insignia enpresa erreferentea fatxadak birgaitzen Bizkaian
Insignian harro gaude Bizkaian fatxadak birgaitzen dituzten enpresen artean erreferente bat garelako, espezializazio tekniko altua dugulako adostutako kalitate eta epeei dagokienez.
Fatxadak birgaitzean teknologia berrienak aplikatzen ditugu, isolamendu termiko eta akustikoa emanez, esaterako SATE isolamendua edo fatxada aireztatua, cbeste teknika batzuekin batera, esaterako nanoteknologia aplikatzea.
Zure eraikina birgaitzeko jar zaitez gurekin harremanetan. Horretarako, inprimaki hau bete edo gure bulegora deitu dezakezu, telefono honetara: 944 95 25 54.
