Eskatu aurrekontua hemen 944 952 554

Looking for something?

Bilatu

HARPIDETU GURE BLOGERA

banner suscripción blog obras Insignia

Facebook

Iragazgaizte sistemak. Behin betiko gida.

impermeabilizaciones tipos y como aplicarlas en cubiertas y fachadas

Iragazgaizte motak eta bermeekin nola aplikatu.

Euri garaiak gerturatzen ari diren honetan, gure irakurleak gehien kezkatzen duen arazoetako bat teilatu, fatxada edo estalkien iragazgaizteak dira.

Blog honetan estalkiak edo teilatuak egoera onean eta hezetasunik gabe edukitzeko material, aplikazio eta gomendioen gaineko informazioa aurkituko duzu.

Hala, kontzeptu horietako batzuk iragazgaizte lanetan gehien erabilitako materialei buruzko gida gisa bildu ditugu, bakoitzaren iraupena, bermeekin nola aplikatu eta arazoa dagokionean baino lehen ez gertatzeko mantentze lanetarako gomendioak jasoz.

Iragazgaizte motekin hasiko gara: Zer dira? Eraginak noiz arte irauten du?

Gehien erabilitako iragazgaizte motak

Merkatuan dauden iragazgaizte moten aniztasun zabala aztertu eta sailkatu dugu produktuaren izaeraren arabera, honela sailkatuz: ssintetikoak, naturalak, harri izaerako inorganikoak eta metalikoak.

Iragazgaizteko material sintetikoak

Ehun asfaltikoa

tela asfaltica impermeabilizantes mas utilizados en cubiertas

Petroliotik eratorritako materiala. Fabrikatzaileek 10 urte baino gehiagoko iraupena bermatzen dute.

Ehun asfaltikoa aplikatzearen adibide gisa Portugaleten birgaitu genuen estalki hau erakutsi nahi dizugu. Ikusi posta.

Iragazgaizteko material nanoteknologikoak

Merkatuan material nahiko berria da, eta geratzeko iritsi da. Kasu honetan ere estankotasuna eta transpiragarritasuna 10 urte baino gehiagorako bermatzen dira.

Erretxina polimerikoak

Beroan aplikatzen dira, poliurea bezala (25 urteko iraupen frogatua). Material hau estalki batean nola aplikatzen den argitalpen honetan ikusi genuen: posta.

Poliuretanoa

50 urte baino gehiagoko iraupena dauka, betiere eguralditik babestuta badago. Hotzean aplikatzen da.

Erretxina akrilikoak

Fabrikatzaileak egiaztatutako 3 eta 10 urte arteko iraupena. Hotzean aplikatzen da.

Epoxi erretxina

Hau ere hotzean aplikatzen da. 3 urteko iraupena.

Lamina iragazgaitz transpiragarriak

Oihal plastiko hau zuntz iragazgaitzek osatzen dute, eta transpiragarria izateko propietatea ere badu. Ez daude diseinatuta aire zabalean egoteko, baina oso ongi funtzionatzen dute, esaterako, estalki zeramiko baten azpian, hondatzen ez den material bat delako.

Iragazgaizteko material naturalak

Horien artean aipa daitezke latexetik eratorritakoak, esaterako hotzean aplikatzen den klorokautxua (3 urteko iraupena), edota EPDM delakoa, hotzean aplikatzen den etileno kautxua; azken kasu horretan fabrikatzaileak egiaztatutako 5 urteko iraupena du.

Harri izaerako iragazgaizteko material inorganikoak

Multzo honetan harrobietatik lortutako materialak ditugu, esaterako arbela edota granitoa, mantentze lan gutxi dituzte eta 50 urtetik gorako iraupena dute. Teilak izaera ekologikoa duen material zeramikoa da, eta iragazgaizte propietateak gutxienez lehen 10 urteetan mantentzen ditu; horrenbestez, aldizka mantentze lanak egin behar zaizkio, esaterako Getxon teilako estalki honetan egin genituenen parekoak.

Iragazgaizteko material metalikoak

Iragazgaizteko material metalikoak nahiko erabiltzen dira estalkietan, bereziki Bizkaian, zink, kobre, aluminio, berun, zink altzairu edo altzairu galbanizatuari dagokienez; titanioarekin egindako lanak ere ikus daitezke.

impermeabilizantes metalicos para la rehabilitacion de cubiertas

Ikus dezagun Insignian kanpo estalduretako lanak egiteko zinka nola lantzen dugun. Ikusi posta.

Iragazgaizteko materialak bermeekin nola aplikatu

Hasteko, hurrengo kontzeptuak argi izan behar ditugu iragazgaizte lana bermeekin egin ahal izateko:

Estankotasun jarraitua

Iragazgaizte lana beti punturik altuenetatik hustubide puntuetarantz egin behar da, aukeratutako soluzioa zona guztian aplikatuz.

Aurretiazko prestakuntza

Aurretiazko prestakuntza puntu berezi guztietan:

trabajos de implermeabilizacion en cubiertas reparacion de chimenea
  • Paramentu bertikalekin elkartzean
  • Hustubide puntuak
  • Forjatu igarobideak
  • Murruen goialdea
  • Makineriaren laguntza bankuak (airea eta ateratzea)
  • Tximiniak eta iragazgaizteko geruza zeharkatzen duten gainerako hodiak
  • Aireztapen saretak
  • Dilatazio junturak

Produktu bateragarriak

Aplikatuko ditugun produktu guztiak bai elkarren artean, bai aplikatuko ditugun oinarriarekin bateragarriak direla ziurtatu behar dugu.

Oinarriaren garbiketa

Iragazgaizteko materialak aplikatu aurretik oinarria garbitu eta azalera irmoa dela ziurtatu beharko da.

Estalkia laua den kasuetan, egiaztatu beharko da maldak egokiak eta jarraituak direla, zoladura bateratua eragotz dezaketen balizko gabeziak ezabatuz, lanak bukatu ondorengo “putzuak” saihesteko.

Ur proba

prueba de agua impermeabilizacion cubierta en Bizkaia

Estankotasun probak iragazgaiztea bermatzen du. Iragazgaizteko geruza aplikatu ondoren egiten da, eta akaberako materiala aplikatu aurretik.

Post honetan azaldu genuen ur probak zergatik egiten diren estalkiak iragazgaizteko lanetan.

Proba honetan iragazgaizteko zona gutxienez 24 orduz ur geldiarekin mantenduko dugu, eta proban zehar aurretik existitzen zen zein probaren ondorengo hezetasunaren neurketak egin beharko ditugu, probaren arrakasta bermatuko duen txostena idatziz egiteko.

Estalkia babesteko eta bere bizitza erabilgarria luzatzeko, estankotasun proba arrakastaz egin izana ziurtatu ondoren propietate termikoak eta isolatzaileak dituen babes geruza bat jarriko dugu.

Estalki bat hezetasunik eta filtraziorik gabe mantentzeko gomendioak

Zalantza izpirik gabe, pairatu behar dituen ingurumen faktoreen araberakoa izango da iragazgaizte sistemaren iraupena, esaterako erabileraren maiztasuna (terraza bat bada), edo klima, baina baita azalerari aplikatzen zaizkion mantentze lanen araberakoa ere.

Horretarako, urtero berrikusketa lana egin beharko da, hezetasunak edo itoginak eragin ditzaketen balizko gabeziak antzeman eta garaiz zuzentzeko. Insignian espezialistak gara Bizkaian fatxadak eta estalkiak iragazgaizten.

Azken post honetan zure estalkia edo teilatua egoera bikainean mantentzeko 10 puntu aurkituko dituzu; irakurtzea gomendatzen dizugu.

Ikusiko duzunez, iragazgaizteko produktu ugari daude, eta erabiltzen diren aplikazioak eta metodoak ere anitzak eta aplikatzeko konplexuak dira. Horretarako, behar duzun iragazgaizte lana konpontzeko sistemarik egokiena hautatzen lagunduko dizuten profesionalekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published.

Llamar