Eskatu aurrekontua hemen 944 952 554

Looking for something?

Bilatu

HARPIDETU GURE BLOGERA

banner suscripción blog obras Insignia

Facebook

Fatxada aireztatuen motak eta eraikinak birgaitzean sistema hori erabiltzearen abantailak

Eraikinetako fatxadetan birgaitze energetikoa eginez gero, kontsumo elektrikoa eta berogailuan asko aurreztu daiteke. Fatxadetako isolamendu termikorako aplikatzen diren teknikei esker aurrezpen ekonomiko handiagoa lortzen da, % 70erainokoa; horrez gain, CO2 isurketak murriztea sustatzen da.

Horregatik, eraikinen energia ziurtagirian kalifikaziorik altuena lortuz gero, higiezinaren balioa handitu egingo da, eta erreforma unean egindako inbertsioa urtez urte erraz amortizatu ahalko da.

Birgaitze eta arkitekturako gure enpresa erreferente bat da Bizkaian fatxada aireztatuen sistemak instalatzen.

Eraikinen isolamendu termikorako teknika horien barruan fatxada aireztatuen sistema dago. Eraikinaren kanpo azalaren, isolamenduaren eta itxituraren artean aire ganbera bat jartzean datza.

Arrazoi horiek direla medio, fatxada aireztatua jarri beharko genuke eraikin bat birgaitzen dugunean.

Hona hemen etxebizitza edo higiezin batean fatxada aireztatua instalatzearen abantailetako batzuk:

  • Isolatzaile termikoa. Fatxada aireztatuak isolatzaile termiko gisa funtzionatzen dute, tximinia efektuagatik aireztapen jarraituari esker etxebizitzak tenperatura naturala mantenduko baitu.
  • Zaratatik isolatzea. Fatxada aireztatu bat instalatzean, eraikina kanpoko zaratatik isolatzen ari gara, erabilitako materialei eta, hain zuzen ere, aire geruzari esker.
  • Hezetasunak eta kondentsazioak. Zona aireztatu horri esker, etxebizitzen barruko lurruna askatzea erraztuko da, eta horrek fatxadan kondentsazio eta hezetasun gutxiago sortzea eragingo du.
  • Iraunkortasuna. Ez du ia mantentze lanik behar. Akaberaren tonua eta piezak oso erresistenteak dira eguraldiaren aurrean.
  • Estetika. Eraikinean instalatutako materialak direla medio, estetika moderno eta gaurkotuagoa izango du.
  • Higiezinaren balioa handitzea. Fatxada aireztatuak jarriz gero birgaitze lanaren kostua gainerako teknikena baino handiagoa den arren, aurretik azaldutako puntu guztiei esker higiezinaren balioa handitu egingo da; hortaz, gastua baino inbertsio bat izango da.

Fatxada aireztatuen motak Fatxada aireztatuak instalatzen gehien erabilitako materialak.

Insignia Rehabilitación y Arquitectura, SL Bizkaian fatxada aireztatuak instalatzen espezializatutako enpresa gara. Gure instalazioetan, batez ere hiru material edo sistema motarekin egiten dugu lan, berme osoko hornitzaileekin: material zeramikoak, hormigoi aurrefabrikatuko fatxada aireztatuak eta metalikoak.

Sistema bakoitza zertan datzan azalduko dugu jarraian.

Material zeramikoko fatxada aireztatuak

Material zeramikoak propietate egokiak ditu beste material batzuekin konparatuta, besteak beste, aluminioarekin edo zurarekin erkatuta. Izan ere, besteak beste, material erregaitza da, ia iragazgaitza, erraz garbitzen da eta giroko hautsa edo koipe partikulak itsatsita geratzea eragozten du. Ez du ia mantentze lanik behar.

Irudian ikus daiteke material zeramikoa duen fatxada aireztatu baten instalazioa nola ari den geratzen Muskizko (Bizkaia) etxebizitza batean.

fachada ventilada con material ceramico en Musquiz detalle de instalacion de fachada ventilada con material ceramico en Muskiz Bizkaia

Eta argazki honetan, gres zeramikoaren erakusgai bat ikusiko dugu, Dolcestonemarkakoa, laster Zaratamo (Bizkaia) udalerrian egingo dugun obra batean erabiliko duguna. Zuon gustukoa izatea espero dugu! 😉

materiales ceramicos para fachadas ventiladas
Fatxada aireztatuetarako Dolcestoneren material zeramikoaren erakusgaia.

Hormigoi aurrefabrikatuko fatxada aireztatuak

Material zeramikoekin gertatzen den bezala, hormigoi aurrefabrikatuko plakek produktu ez-porosoa eragiten dute, talkaren aurkako erresistentzia altua duena; ura ez du xurgatzen eta grafitien aurrean erresistentea da.

fachada ventilada de hormigon prefabricado de ULMA
Hormigoi aurrefabrikatuko fatxada aireztatua, ULMA markakoa

Hormigoi polimeroak osatutako material hau, duen osaeragatik, ezin hobea da fatxada aireztatuak giro gazietan instalatzeko.Izan ere, 11 eta 14 mm arteko lodiera duten pieza horiek azalera ezkutu batek babesten ditu; hala, ezkutuak UV izpietatik babesten du fatxada, baita itsasertzetik gertu dauden zonetako giroko beste agente ohiko batzuetatik ere.

ULMA Architectural Solutions ekoizlearen bideo honetan hormigoi polimeroko fatxada aireztatu bat nola instalatzen den ikus dezakegu.

Fatxada aireztatuak material metalikoekin

Azkenik, fatxada aireztatuetarako sistema edo materialen TOP gama izango dugu hizpide. Alucobond bezalako enpresek eskaintzen dizkiguten akaberei buruz ari gara.

Fatxada aireztatuen sistema metaliko honek eskaintzen duen ezaugarri nagusietako bat da euri uraren eta kondentsazioen aurrean babes handia erakusten duela, baita bandalismo ekintza, kolpe edo grafitien aurrean ere.

Baina, zalantza izpirik gabe, nabarmendu behar da eraikina muturreko tenperaturetatik babesten duen materiala dela, udako gehiegizko bero kolpeen aurrean zein negu latzenean. Horregatik, oso sistema aproposa da ikastetxe, egoitza eta horrelakoetarako.

Hain zuzen ere, hurrengo irudietan ikus daitekeen adibidean Alucobond fatxada aireztatuko sistema hori instalatu genuen Bilboko Vizcaya ikastetxean.

fachada ventilada alucubond en el colegio Vizcaya de Bilbao fachada ventilada alucubond en el colegio Vizcaya de Bilbao fachada ventilada alucubond en el colegio Vizcaya de Bilbao trabajos terminados

Fatxada aireztatuen ezaugarri, material, prezio edo instalazioari buruzko informazio gehiago jasotzeko deitu 94 495 2554 telefono zenbakira edo bisitatu gure bulegoak Getxon.

El Abra 1 eraikina
Mesedeetako kalea, 23 – 6.
48930 Areeta (Bizkaia)

Eta Insigniaren albiste guztiak postaz jasotzeko egin klik irudi honetan:

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published.

Llamar