Eskatu aurrekontua hemen 944 952 554

Looking for something?

Bilatu

HARPIDETU GURE BLOGERA

banner suscripción blog obras Insignia

Facebook

Ezinbesteko hamar puntu estalki eta teilatuen mantentze lanetan

Esan ohi den moduan, “teilaturik gabeko etxea ez da etxe bat, hondamendia da“. Horregatik, artikulu honetan teilatuen mantentze lan egokia egiteko eta itogin eta iragazketa gogaikarriak saihesteko berrikusi beharreko hamar puntu garrantzitsuenak jaso ditugu.

Teilatuen mantentze lan egokia egiteko eta itogin eta iragazketak saihesteko berrikusi beharreko hamar puntu garrantzitsuenak.

Pesebreak eta teilatu hodiak

Estalkiaren edo teilatuaren formaren arabera, ura pesebre edo teilatu hodi batean bilduko da.

pesebre
Pesebrea

Bien arteko aldea da pesebrea teilatuan “jasota” dagoela, normalean estalkiaren kanpo ertzean, U formako toki batean, baina eraikinaren teilatu hegalean bilduta dago. Aldiz teilatu hodia, U itxurako forma izaten duen arren, metalezko gako batzuekin egoten da estalkira lotuta, eta justu hegala bukatzean egoten da; gehien erabilitako materialak PVC eta ZINKA izaten dira.

Canalón de zinc
Zinkezko teilatu hodiak

Estalkian erortzen den zikinkeria guztia bertan biltzen da, hostoak eta bestelakoak, eta gutxienez urtean behin inguru hori garbitu behar da, edo urtean bi aldiz eraikina baso inguru batetik edo zuhaitzetatik gertu badago.

Teilatu hodiak garbitu eta mantentzea duela hilabete batzuk izan genuen hizpide, post honetan.

limpieza de canalones en Bilbao

Paramentu bertikal edo hormekin elkartzea

Isurkiak edo azalera horizontalak horma bertikalekin elkartzeko tokia beste puntu delikatuetako bat izaten da; izan daitezke suaren aurkako mehelinak eraikin desberdineko estalkien artean, igogailuaren kutxako hormak, alboko eraikin altuagoen hormak, patioetakoak edo barne patioetakoak, edo eraikin beraren tximiniak.

Encuentros con caseton de escalera y muretes de cierre perimetral
Eskailerako kasetoiarekin eta itxitura perimetraleko hormatxoekin elkartzea.

Itoginak eragiten dituen ohiko puntuetako bat izaten da; horregatik, elkarketa horiek horman ongi sartuta daudela berrikusi behar da, pitzadura irekirik edo arrailik gabe.

Limatxokonak eta bizkar limak

Hurrengo irudian ikus daitekeen moduan, estalki batek izan ditzakeen malden arteko topaguneak honako hauek dira. Limatxokonak deitzen dira topagunea isurki arteko puntu baxu bat denean, eta bizkar limak puntu altu batean denean.

Punto bajo o limahoya en encuentro entre tejados con falta de mantenimiento
Mantentze lanik gabeko puntu baxua edo limatxokona teilatu arteko topagunean

Hemen piezen arteko junturak berrikusi behar ditugu; garbi eta modu egokian gainjarrita egon behar dute.

Kapotak edo hormatxo perimetralak

Estalkiko hormatxo guztiek egoera onean dagoen estaldura eduki behar dute, eta goiko zona iragazgaiztuta eta babestuta eduki behar dute, zuzenean iragazgaizteko material batekin edo zink edo hormigoi polimeroko kapota batekin; horiexek dira ohikoenak.

Capota y pesebre de zinc
Kapota eta zinkeko pesebrea

Ez dute arrailik eduki behar, estaldura materiala egoera onean egon behar da; izan ere, ondo ez badago puntu horretatik ur kantitate handia sar daiteke.

Estaldurak

Estaldura teila zeramikoa, asfaltozko geruza, arbela eta beste material batzuetakoa izan daiteke.

Edozein material dela ere, berrikusi egin behar dugu garbi dagoela, ez duela arrailik, eta pieza desberdinen arteko topaguneak zuzen gainjarrita daudela.

Cumbrera de teja ventilada
Teila aireztatuko goihabeak

Hustubideak edo estolda zuloak

Sumidero en cubierta plana obturado por vegetacion
Estolda zuloa estalki lau batean, landarediak buxatua

Hustubideek edo estolda zuloekarazo ugari eragiten dituzte estalkian ez delako mantentze lanik egiten, eta buxatu ere egiten dira, zikinkeria metatzen delako edo animalia txiki hilak agertzen direlako, esaterako usoak; estolda zulora irits daitezke, ura biltzeko puntu baxu bat delako.

Tximiniak

Chimenea con sombrero de lamas fijas de aluminio
Tximinia aluminiozko xafla finkoko txapelarekin

Estalkiko isurkien topaguneez gain, bigarren puntuan hizpide izan duguna, tximiniek ere itoginak eta beste arazo batzuk sortu ohi dituzte, esaterako kiratsak etxebizitzetan, goiko aldean akabera ez delako zuzen egin.

Hortaz, txapel bat edo deflektore bat jartzea komeni da.

Estalkirik egokiena hautatzea tximiniaren erabileraren araberakoa izango da. Hala, berogailuaren irteera tximinia badugu, xafla finkoko txapela jarri ahalko diogu; bestalde, komunen shunten aireztapen tximinia bada, komenigarriena deflektore dinamiko bat jartzea izango da, tximinia ura sartzetik babestuko baitu eta, aldi berean, kiratsak irtetea erraztuko duelako; horrez gain, haizete egunetan irteera babestuko du; txapel desegoki batek, aldiz, kiratsen irteera modu ikusezinean buxatzea eragin ahalko luke, eta, horren ondorioz, haizete egunetan etxebizitzetan kiratsa sumatu daiteke.

Leihoak estalkian

ventanas en cubierta con pesebre
Leihoak pesebredun estalkian

Estalkiko leihoak bereziki zaindu behar dira, eta leihoa eta estalkia iragazgaizteko sistema elkartzen diren tokiko elementuengainjartzea egiaztatu behar da, baita kristalen zigilatzeak eta junturak ere.

Beste material batzuetako zonak Polikarbonatoa eta zona zeharrargiak

Estalki berberean material desberdinak modu bateratuan erabili badira, orduan, mantentze lan handiagoak egin behar izaten dira; izan ere, dilatazioak eta baturak berrikusi behar dira, eta berrikusketa aldi desberdinak izan ditzakete, baita iraupen desberdineko bizitza erabilgarriak ere.

Antenak eta instalazioak estalkitik finkatzea

Estalki batean egon daitezkeen instalazioei, tartean telebistaren antenari edota gasari, arreta berezia eskaini behar zaie; izan ere, askotan estalkien mantentze lanei buruz ezer ez dakiten langileekinstalatzen dituzte, eta oso ohikoa da iragazgaiztu gabeko finkapenak aurkitzea; ura sartzeko puntu txikiak edo handiak eragin ahal dituzte.

Detalle de fijacion de antena de TV sin impermeabilizacion
Iragazgaiztu gabeko telebista antenaren finkapena

Horrelako arazoren bat badaukazu, edo zure eraikineko estalkiaren mantentze lanak ez badituzu duela urtebete baino gehiago egin, gurekin harremanetan jar zaitezke, estalkien mantentze lanetan espezialistak gara, zure higiezinaren estalkia gustura jarriko dugu funtzionatzeko puntuan, estalkirik gabeko etxe bat ez delako etxe bat: hondamendi bat da.

Harpidetu gure Insignia blogera

Harpidetu gure blogera Bizkaian eraikuntzaren sektoreko eta teilatu eta estalkien mantentze lanen inguruko albiste guztien berri izateko.

Egin klik hurrengo irudian e-mailez harpidetzeko. Eskerrik asko.

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published.

Llamar