Eskatu aurrekontua hemen 944 952 554

Looking for something?

Bilatu

HARPIDETU GURE BLOGERA

banner suscripción blog obras Insignia

Facebook

7 urte baino gehiagoko ibilbidea daukaten 12 arkitektura blog

blogs de construccion y rehabilitacion de edificios

Aurten, INSIGNIAn 9 urte beteko ditugu gure blogarekin hasi ginenetik; marka ona ondu dugu eraikinak birgaitzeko sektore honetan intereseko edukiak gehitzen.

Ospatzeko, omenaldi txikia egin nahi izan diogu Emilio Callejónen blogari, «39 Blogs de Ingeniería de Edificación, un listado de blogs de construcción en torno al edificio” artikulu ospetsua blog horretan argitaratu baitzuen 2014ko apirilean. 39 blogeko zerrenda hura erabiltzaileen ekarpenekin aberastu zen, eta 100 erreferentzia baino gehiagoko zerrenda izatera iritsi zen.

Eta guk geure buruari galdetu diogu, blog haietatik zenbatek jarraitzen du martxan, zazpi urte joan direnean? Ondotxo dakigunez, pandemia horren ondorioz proiektu asko eta asko bidean geratu dira.

Baina gu erreskate lanetan ari gara!

7 urteko ibilbidea daukaten arkitektura blogak eta antzekoak

Artikuluak argitaratzen jarraitzen duten sektoreko beste profesional batzuk aintzatetsi nahi ditugu, guk bezala informazio baliotsua partekatzen baitute, ezagutzera emanez bai haien esperientzia propioak, bai eraikinak birgaitzeari, eraikuntza materialei, obretako kudeaketa trukuei eta abarri buruzko ezagutzak.

Horregatik, ecallejon.com atariko postean 2020. urtean zehar argitaratu diren blogak banaka begiratu ditugu.

7 urteko ibilbidea daukaten arkitektura blogak eta antzekoak. #eraikuntza #eraikuntzablogak Click To Tweet

39 blogeko jatorrizko zerrendatik egiaztatu ahal izan dugu jarduera daukaten 12 hauek baino ez direla geratzen:


  1. stepienybarno.es/blog  ARKITEKTURA
  2. ingenieriaenlared.wordpress.com INGENIARIATZA
  3. agarquitectura.com/Blog ARKITEKTURA
  4. aktua.net/blog ARKITEKTURA
  5. aislaconpoliuretano.com/blog MATERIALAK
  6. almudenagancedo.es/blog-tecnicamenteblogueando ARKITEKTURA
  7. antoniotrujillo.es ARKITEKTURA
  8. area15.es/blog-arquitectura-tecnica-zaragoza ARKITEKTURA
  9. arquitecturapopularmanchega.es ARKITEKTURA
  10. azulejosalicatadosyalicatadores.blogspot.com BIRGAITZEA
  11. bimetica.es MATERIALAK
  12. constructorio.es. eraikuntzaren egunerokoa, blog formatuan.

*ecallejon.com atariko posteko zerrendaren zatia: “39 Blogs de Ingeniería de Edificiación: un listado de blogs de construcción en torno al edificio”.


Laster, “eraikuntza eta birgaikuntzako blog eguneratu” gehiago partekatuko ditugu. Blogetako edukien sortzaile guztiak (eta batez ere eraikinen birgaitze eta eraikuntzakoak) animatzen ditugu kalitatezko edukiak sortzen jarrai dezaten, gure sektorean globosferaren jakin-min eta gozamenerako.

Eta, jakina, gure blogean harpidetzea gustatuko litzaiguke, sektoreko albiste interesgarrienak jasotzeko. Animatzen?

suscribete blog insignia

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published.

Llamar