Eskatu aurrekontua hemen 944 952 554

Looking for something?

Bilatu

HARPIDETU GURE BLOGERA

banner suscripción blog obras Insignia

Facebook

10. Urteurrena Insignia Rehabilitación y Arquitectura. 2012/22

aniversario insignia decimo como empresa de rehabilitacion de edificios en Bizkaia

INSIGNIA REHABILITACION Y ARQUITECTURA 2012. urtean sortu zen; urte hartan higiezinen burbuilak eztanda egiteak ekarritako krisiaren ondorioak pairatzen jarraitzen genuen; hain zuzen ere, gizarte segurantzan inskribatutako enpresen beherakadan marka hautsi zuen krisia izan zen, baina tamalez 2020ko osasun krisiak langa hori gainditu zuen.

Urte hartan gure bulegoak eta biltegia EHUko unibertsitate enpresen mintegian zeuden, Nautika Eskolako eraikinean, Portugaleten.

10º Aniversario Insignia Rehabilitación y Arquitectura. 2012/22. Cómo logramos convertirnos en una de las 10 mejores empresas de rehabilitación en Bizkaia. #rehabilitacionedificios #obrasinsignia #Bizkaia Click To Tweet

2014an gure blogean idazten hasi ginen, gaurkotasun gaiei, arkitekturari eta materialei buruz; lehenengo artikulua birgaitze obra motei buruzkoa izan zen, gure asmoen adierazpen argia izan zen, eta oraindik ere horri fidel izaten jarraitzen dugu. Artikulu hura gure gerenteak idatzi zuen, Amaya Alonso Aslak eta hemen irakur dezakezue.

Harrezkero 300 artikulu baino gehiago argitaratu ditugu blogean, sare sozial nagusietan ere presentzia daukagu, eta orotara gure argitalpenetan 9.000 jarraitzaile baino gehiago ditugu.


guia para un edificio sano Insignia rehabilitacion edificios en Bizkaia
Eraikin osasuntsua izateko gida

2015ean Eraikin osasuntsua izateko gida”, garatu eta argitaratu genuen; jabeen komunitateei zuzendutako eskuliburu praktikoa da, eta higiezinen mantentze lan zuzenak egiteko jarraitu beharreko urratsak jaso genituen bertan, argitalpenak oso harrera ona izan zuen partikularren zein higiezinen kudeatzaileen artean.


2016an, Abiatu saria eskuratu genuen, Zitekek eta Bizkaiko Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak emandakoa, unibertsitate enpresa berritzailerik onena izan ginelako.

premio Abiatu a la mejor empresa innovadora 2016 en Bizkaia

2017an Passivhouse ziurtagiria eskuratu genuen. Aipamen hark konpromiso handiko kalitate urrats bat egitea ekarri zuen, eraikuntza kalitate jakin batzuk ziurtatzeko, isolamendu termiko handiarekin, hermetikotasunarekin eta airearen kalitatearekin, baita etxebizitza berotzeko energia kontsumoaren premia oso txikiarekin ere.

logo certificado passive house tradesperson conseguido por Insignia Rehabilitacion y Arquitectura.

2018an gure bulegoak gaur egun daukagun espaziora lekualdatu genituen, Getxoko Mesedeetako 18. zenbakira, eta tailerra, berriz, Santa Ana poligonora, Bilboko Boluetan, puntu estrategikoa baita gure obrekiko banaketa distantzia laburtzeko. (Ikusi instalazioak).

Urte berean, 2018an, gure irudi korporatiboa eguneratu genuen , logotipo berri batekin, Isotipo IA ezaguna gehituz; dagoeneko gure ibilgailuetan serigrafiatuta ikus dezakezu.

Isotipo IA serigrafiatuta daukaten Insignia ibilgailuak
Isotipo IA serigrafiatuta daukaten Insignia ibilgailuak

2019. urtea. Talentua garatzeko nazioarteko aintzatespena, TTI SUCCESS INSIGHTS -TTISI- entitateak emandakoa, jardun on gisa, Kenian ospatutako urteko biltzarrean.

Aintzatespena Amaia Aguirre eta Carmen Burgueteren (Coaching Factory) lankidetzari esker izan zen posible, eta horri buruz gehiago jakiteko post hau irakur dezakezu.

Insignia Rehabilitación y Arquitectura empresa reconocida internacionalmente como "caso de éxito" durante la Conferencia Internacional sobre Talento celebrada en Nairobi (Kenia), en 2019.#10aniversarioInsignia #arquitectura… Click To Tweet

2021. urtean Garapen Jasangarrirako Helburuetako batzuk gure urteko helburuetan txertatzen hasi ginen; hala, GJHak lortzeko laguntzeko ekintzak aplikatzen hasi ginen, esaterako klima aldaketa, genero berdintasun, lan duina eta gizartearen hazkunde ekonomikoari lotutako ekintzak abiatuz..

10º Aniversario Insignia Rehabilitación y Arquitectura. 2012/22. Retos conseguidos por nuestra empresa de rehabilitación de edificios en Bizkaia. #ISO9001 #ISO14001 #rehabilitacionedificios #Bizkaia Click To Tweet


Erronkak bata bestearen atzetik eginez, eraikinak birgaitzeko gure enpresak bere burua gainditu du urtez urte; 2019an ISO 9001 kalitate ziurtagiria lortu zuen, 2021ean ISO 14001 eta gure baliabide propioak eta egindako obrak areagotu ditugu, harik eta Insignia Rehabilitación y Arquitectura Bizkaiko 10 birgaitze enpresa nagusien artean kokatu arte.

certificaciones 9001 y 14001 conseguidas por Insignia Rehabilitación y Arquitectura en Bizkaia
Egin klik HEMEN ISO9001 / ISO14001 ziurtagiriak lortzeari buruzko xehetasun guztiak jakiteko.

Eta 2022an gure webgunea elebidun bihurtu dugu, euskara gehituz.


Insignia Rehabilitación y Arquitectura enpresaren 10. urteurrena ospatzeko Irati Retolaza Rubio euskal artista gazteak edizio mugatuko omenaldi grabatu bat egin du , eta Alejandro Hernández Seijoren prestakuntza saioa ere izan dugu; luxuzko hizlaria izan da ikasiz gozatzeko, beti jarraituko baitugu ikasten eta eguneratzen.

Irati Retolaza Rubio euskal artista gazteak egindako edizio mugatuko grabatua, Insignia Rehabilitación y Arquitectura enpresaren 10. urteurrena omenduz.
Irati Retolaza Rubio euskal artista gazteak egindako edizio mugatuko grabatua, Insignia Rehabilitación y Arquitectura enpresaren 10. urteurrena omenduz.
Alejandro Hernández Seijoren prestakuntza saioa, luxuzko hizlaria Insigniaren hamargarren urteurrena ospatzeko.
Alejandro Hernández Seijoren prestakuntza saioa, luxuzko hizlaria Insigniaren hamargarren urteurrena ospatzeko.

Eta hamargarren urteurrena ospatzeko ospakizunekin bukatzeko gehien irudikatzen gaituen irudia ekarri dugu, Insigniak aurrera egitea ahalbidetzen duen giza lantaldearena, finkatua eta oparoa; lantalde honekin urteurren askoz gehiago ospatzen jarraitu ahal izatea espero dugu.

cartel conmemorativo decimo aniversario Insignia empresa rehabilitación edificios en Bizkaia

Mila esker zuen babesagatik!

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published.

Llamar